Unai Santamaria bigarren, Goizuetako mendi lasterketa arrakastatsuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 18a, 02:00

Lehendabiziko urtea izateko oso emaitza polita izan zen parte har­tzaileen aldetik, atzo Goizuetako mendi lasterketan.

Lehendabiziko urtea izateko oso emaitza polita izan zen parte har­tzaileen aldetik, atzo Goizuetako mendi lasterketan. 128 parte har­tzaile, 85 laguntzaile eta maila polita, 21,5 km-ko lasterketan. Gizonezkoetan Ismail Razga santur­tziarrak irabazi zuen, 1:47 denborarekin. Bigarrena hernaniar bat, Unai Santamaria (1:51); eta hirugarrena, Imanol Larrañaga azkoitiarra (1:54). Lehendabiziko emakumezkoa Ainhoa Lendinez elgoibartarra (2:18); bigarren Uxune Tena urnietarra (2:20); eta hirugarren Irantzu Ibarrondo (2:47). Lehendabiziko goizuetarra, 12garren postuan, eta marka bikaina eginda (1:59), Martin Etxeberria.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!