Ismail Razga eta Ainhoa Lendinez irabazleak, mutil eta nesketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 20:04

Unai Santamaria hernaniarra izan da bigarren mutiletan eta Uxune Tena urnietarra nesketan. Lehendabiziko goizuetarra, Martin Etxeberria, 12garren postuan.

Giro paregabearekin joan da Goizuetako mendi lasterketa, zentzu guztietan. 128 korrikalarik parte hartu dute, eta gizonezkoetan Ismail Razga santurtziarrak irabazi du, 1:47 denborarekin. Bigarrena hernaniar bat, Unai Santamaria, 1:51 denborarekin; eta hirugarrena, Imanol Larrañaga azkoitiarra, 1:54 denborarekin. Lehendabiziko emakumezkoa Ainhoa Lendinez elgoibartarra (2:18); bigarren Uxune Tena urnietarra (2:20); eta hirugarren Irantzu Ibarrondo (2:47). 

Lehendabiziko goizuetarra, 12garren postuan, eta marka bikaina eginda (1:59), Martin Etxeberria.

Antolatzaileek adierazi dute, helburuak erabat bete dituztela eta «gogoa eta mendia badagoenez», datorren urtean ere izanen dela Goizutrail. Lagundu dien guztiei ere eskerrak eman nahi izan dizkie: «mila esker lasterketan parte hartu duten guztiei, lasterketa egiteko bere laguntza eman diguten laguntzaile guztiei eta batez ere eskerrik asko gaurko eguna ongi atera zedin mendian eta herrian musutruk lan egin duten 85 herritar baino gehiagori».

EMAITZA GUZTIAK HEMEN: Goizutrail 2014 Sailkapena

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!