19.850 herritar daude deituta Urumea bailaran, botoa ematera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Urumea bailarako bizilagunek datorren igandean izango dute Europako Parlamenturako botoa emateko aukera. Bost urtetik behin izaten dira hauteskundeak Europan; 28 Estatuk bozkatzen dute, 500 miloi biztanle inguruk. Europa osoan 751 diputatu aukeratuko dira; horietatik 54 Estatuan aukeratuko dira.

EUROPAKO Parlamenturako hau­­­­tagaiak aukeratzeko garaia iritsi da. Bost urtetik behin iza­ten dira hauteskundeak eta aur­ten maiatzaren 22tik 25era deitu dituzte Europa osoan. Es­tatuan azkeneko egunean izango da botoa emateko au­kera; hau da, hilaren 25ean, da­torren igan­dean. Emaitzak egun horretan bertan jakingo dira, eta Parlamentua uztai­la­ren 1etik 3ra osatuko da.
Uru­mea bailaran, 19.850 herritar daude deituta botoa ematera datorren igandean. Horietatik 14.625 hernaniarrak dira, 485 ereñotzuarrak, 3.513 as­ti­gartarrak, 643 goi­zuetarrak eta 100 Aranokoak. Ma­haiak goizeko 09:00etan zabalduko dituzte, eta ilun­tzeko 20:00ak arte izango da aukera.

2009an baina 15 eurodiputatu gutxiago
Gaur egun 28 Estatuk osa­tzen dute Europar Ba­tasuna, 500 milioi biztanle in­guruk. Hau­teskunde hauetan 751 par­la­me­ntari aukeratuko dira eta horietatik 54 izango dira Es­tatukoak. Aulkiak bana­tze­ra­ko garaian, biztanle kopurua izaten da kontuan; gehiago dituzten herrialdeek, ordez­ka­ritza haundiagoa dute Parla­men­tuan. 2009ko hautes­kun­deetan 766 eurodi­putatu au­keratu zituzten. Lisboako akor­dioak dio ordea, gehienez 751 eurodiputatu egon dai­tezkeela; beraz, aurten 15 gu­txiago au­ker­atuko dira. Ba­naketa egite­rakoan, 12 he­rrialdek era­baki dute euro­diputatu bat gu­txiago izatea, eta Alemaniak hi­ru gal­duko ditu. Estatuak orain arteko 54 eurodiputatuak man­­ten­duko ditu.

Eguneroko bizimoduan eragin zuzena duten erabakiak hartzen ditu Europako Parlamentuak, horien artean: aurrekontuak, merkatu bakarra, krisia, lana, garraioa, hezkuntza...

Zein da eurodiputatuen eginbeharra?
Hauteskundeetan aukera­tu­ta­ko eurodiputatuen bete­be­ha­rrak zein diren argitze aldera esan, urtean 134 lan egun izaten dituztela, normalean, ast­ele­henetik ostegunera. Es­trasbur­gon izaten diren ple­noetan hartzen dute parte, eta tar­teka, Bru­selasen egiten diren ple­noetara ere joaten dira. Beste betebeharretako bat izaten da Parlamentuko eta al­derdi politikoen bileretan par­te hartzea. Baita ere, dagokien zirkunskripzioko lanetan.

Zer erabakitzen da Europan?
Alderdi politikoen esanetan, eguneroko bizimoduan eragin haundia duten erabakiak hartzen dira Europan, horien artean: Europako aurre­kon­tuak, merkatu bakarra, krisia, lana, energia, garraioa, se­gur­tasuna, hezkuntza, zien­tzia, migrazioa… Europako Par­lamentuan onartzen den le­gediak eragin zuzena izango du­ gainerako estatuetan. Es­pai­niaren kasuan, eragina izango du Estatuan onartuko diren arauen %70ean.

Hautagaiak, indarrak batuta
Europarako Hauteskun­dee­ta­ra­­ko elkar hartzea izaten da alderdi politikoen estra­te­gie­ta­ko bat.  Izan ere, Estatu mailan aukeratuko diren 54 eser­lekuetako bat lortzea ez da erraza izaten. Zenbat boto behar dira eserleku bat lor­tzeko? Erantzuna ez da ze­ha­tza. Partehartze kopurua iza­ten da kontuan, eta horregatik abs­tentzioa izaten da alderdi politi­koen buruhausteetako bat.  Alderdi politiko edo talde ba­koitzak lortutako botoak zen­batzen dira lehendabizi. On­doren, boto kopurua hautagaitza kopuruen artean zatitzen da, eserleku guztiak bete arte.
Eus­ko Jaurlaritzaren esa­netan, gaur egungo errolda kontuan izanda, EAE in­de­pen­den­tea balitz, zortzi eser­leku izan­go lituzke Europako Pa­rl­a­mentuan, Eslovenia eta Le­toniaren antzera.

Europako Hauteskundeetara indarrak batuta aurkezten dira alderdi politikoak. Zenbaketa egiterako garaian partehartze kopurua kontuan izaten da; hortik abstentzioak sortzen duen kezka.

Orain bost urte, 2009an izandako Europako Hau­tes­kundeei erreparatuz gero, 260.000 boto behar izan ziren aulki bat lortzeko; abstentzioa %44,9koa izan zen orduan. Azken inkesten arabera, da­tozen asteburuko hau­teskundeetan ere, abstentzio haundia espero da arrazoi ezberdinak medio: krisia, alderdi politikoekiko des­kontentua...

Nola funtzionatzen du Europako Parlamentuak?
Estrasburugo, Bruselas eta Lu­xen­burgon daude Europako Par­­lamentuko hiru egoitzak. Nagusia Estrasburgon dago eta bertan egiten dira Pleno na­gusiak. Lehen aipatu bezala, Bruselasen ere egiten dira ple­noak eta bertan bizi dira Idazkaritza Nagusian lan egiten duten langile gehienak, Par­lamentuko talde po­liti­koetako kolaboratzaileak… Azkenik, Luxenburgon dago idaz­karitza orokorreko ata­letako bat.

EUROPAKO PARLAMENTUA, DATUTAN

- 1952. urtean osatu zen aurreneko aldiz
-  Europako  Parlamentuko VIII. Legegintzaldia bozkatuko da 2014ko hauteskundeetan.
- 150 eurodiputatu izango ditu eta Presidente bat.
-  Zazpi bloke edo talde politikotan banatu dira azken legegintzaldian eurodiputatuak. Talde bakoitzak gutxienez 33 kide zituen eta gehienez 274.
- Eurodiputatuen banaketa 2009-2014 legegintzaldian:
- 274 Europako popularrak
- 195 Sozialista eta demokratak
- 83 Liberalak eta demokratak
- 58 ALE-Berdeak
- 57 Kontserbadoreak
- 35 Ezkerra
- 31 Euroeszeptikoak
- 33 Izenik eman gabeak
- Soldata azken legegintzaldian:
- 7.956 euro bruto; 6200 euro garbi
- 4.299 euro hilean dietetarako
- 304 euro egunean ostatu hartze eta bestelako gastuetarako
- 152 euro Europar Batasunetik kanpo egin beharreko gestioetarako
- 4.243 euro urtean hegazkin bidaietan, jaioterrira joan-etorria egiteko

Hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko eta koalizioak

- PP
- PSOE: PSOE eta PSC
- Europarako koalizioa: EAJ, CDC, UDC, RI, CC eta CxG
- Ezker Anitza: IU, ICV, EUiA, Anova-Irmandade Nacionalista, Batzarre, Espazo Ecosocialista Galego, CLI-AS, Confederación de Los Verdes, Els Verds-Opció Verda, Gira Madrid-Los Verdes eta EKI
- UPyD
- L'Esquerra pel Dret a Decidir: ERC, NECat, CAT Si
- Herriek erabaki: EH Bildu, BNG, AA, ANC eta UP

*Goian aipatzen diren alderdiek or­dezkaritza dute Gorteetan edo Par­la­mentu Autonomikoetan. Ordez­karitzarik ez duten beste hainbat alderdi ere, aurkeztuko dira. Alderdiak Estatu mailan jasotako botuen arabera daude zerrendatuta.

Non eman behar duzu botoa?

Urumea bailaran hamaika eskola izango dira botoa emateko, eta bakoitzak non eman zehaztua izango du aldez aurretik. Botoa emateko ordutegia: 09:00-20:00

Urumea Bailaran 19.850 he­rritar daude deituta datorren igandean, hilak 25, Europako Hauteskundeetarako botoa ematera. Botoa emateko eskolak goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara zabal­duko dituzte, eta herritar bakoitzak aurretik jakingo du non dagokion botoa ematea.
Herri gehienetan, Goi­zue­tan, Aranon, Ereñotzun eta Astigarragan eskola ba­karra jarriko dute botoa ema­teko. Hernanin berriz, zazpi eskola izango dira botoa emateko.

Hernanin bost mahai gutxiago aurten
Krisi ekonomikoak eta Es­painiako Gobernuak ezarri­tako murrizketek eraginda, bo­toa emateko mahai gutxi­ago izango dira Europako Hau­teskundeetan. Datuen ara­­bera, %30 inguru murriztu di­tuzte lurralde bakoitzean.
Urumea bailarako herrie­tan, Hernanin bakarrik izan du eragina; Europako Hau­tes­kun­deetan bost mahai gu­txia­go izango dira botoa ema­teko.
Murrizketak probintziaka az­­tertuz gero, Gipuzkoan 156 ma­­hai gutxia­go izango dira; N­afarroan 200 gutxiago; Biz­kaian 283 gutxiago; eta Araban 88 gu­txiago. Horrez gain, botoa ema­teko kabinak, paperak eta so­break ere, gutxitu dituzte aur­ten.

Goizueta
643 herritar daude deituta botoa ematera; Eskola Zaharrean eman behar dute.

ARANO
100 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, Udaleko Batzar aretoan

EREÑOTZU
485 herritar inguruk eman dezakete botoa. Txirrita ikastetxea egokitu dute horretarako. Bertan emango dute Epele, Ereñotzu eta Pagoagako bizilagunek.

HERNANI
14.625 herritar daude deituta bozkatzera. Botoa emateko eskolak:

Langile ikastola (Laubidieta)
- Jauregi bailara osoa
- Karobieta auzo osoa
- Sandiusterri kalea: 1-3 eta 2- 6
- Santa Barbara bailara osoa
- Sorgintxulo auzo osoa
- Tellerigain kale osoa
- Aristizabal kale osoa
- Iturregi kale osoa
- Marieluts auzo osoa
- Txantxilla auzoa

Elizatxo ikastola
- Antsorena Anaien  kale osoa
- Elizatxo auzo osoa
- Elkano kalea: ezpareak  1 eta 7
- Lizeaga kale osoa
- Balantxa osoa
- Ibarrolaburu plaza osoa
- Karabel osoa
- Olaeta plaza osoa
- Portu auzo osoa

Haur eskola
- Antziola auzoa: 39-bukatu arte eta 44-bukaerara arte
- Galarreta auzo osoa
- Latsunbe auzoa: 33-bukatu arte  38-bukatu  arte

Biteri
- Atzieta 1-41; 2-46; 45 eta 30
- Elkano kalea: 2-18 eta 17-21
- Ezkiaga: ezpareak 3 eta 5
- Felipe Sagarna ‘Zapa’: 2-8 eta 5-9
- Gudarien Plaza osoa
- Iturriaga kalea osoa
- Izpizua kalea: 1-15 eta 19-bukatu arte; 8-bukatu arte
- Kardaberaz kalea:  2-28, 32-bukaerara arte; 1-25, 29-39, eta 43-bukaerara arte
- Latsunbe: 7-15
- Nagusia: 1-25, 33-63; 2-28, 32-46, 50-64- eta bukatu arte
- Nafar kalea: 15-bukatu arte
- Oiartzu osoa
- Orkolaga: 2-bukatu arte- 1-11
- Plaza Berri osoa
- Txirrita: 1-11 eta 2- bukatu arte
- Urbieta kalea: 2-12-eta 16-bukaerara arte; eta 1-19

Larramendi kalea
- Larramendi kale osoa
- Lizarraga kale osoa
- Madalena kale osoa
- Oindi kale osoa
- Victor Hugo kale osoa

Zikuñaga eskola zaharra
- Akarregi bailara osoa
- Martindegi bailara osoa
- Osiñaga bailara osoa
- Zikuñaga bailara osoa

Gabriel Celaya ikastola
- Agustindarren plaza osoa
- Antziola: 2-42 eta 1-33
- Elkano kalea: ezpareak 31tik 37ra
- Etxeberri osoa
- Florida: 1-33 eta 43-bukatu arte; eta pare guztiak
- Gartzia Goldaratz osoa
- Karmelo Labaka: 1-5 eta 7; eta 2-18
- Oriamendi osoa
- Perkaiztegi osoa
- Bidebieta plaza osoa
- Argarain osoa
- Bestizan osoa
- Gabriel Celaya osoa
- Karmelo Labaka
- Latsunbe: pareak 4-36
- Latsunbeberri osoa
- Mañe i Flaquer osoa
- Montebideo osoa
- Sagastialde osoa
- Sagastialdeberri osoa

ASTIGARRAGA
3.513 herritar daude datorren asteburuan Kiroldegian botoa ematera deituta. Mahaiak hauek:

1 Atala:
- Altza bidea
- Aranibar pasealekua
- Auspero kalea
- Donosti ibilbidea 3-33  eta 10-124
- Errekatxo kalea 2-8
- Errekatxo plaza
- Galtzaur kalea
- Iparralde bidea 1-13
- Kale Nagusia 21-69 eta 48-72
- Larraburu bidea
- Petritegi bidea
- Portutxo kalea
- Potzueta bidea
- Tomas Alba kalea 6-30 eta 15-25
- Txomin San Sebastian
- Txoritokieta bidea
- Ubarburu pasealekua
- Usategieta bidea

2. atala:
- Agiñeta bidea
- Aiotzategi kalea
- Arrobitxulo bidea
- Astondo bidea
- Beitza bidea
- Bolaleku bidea
- Elizondo bidea
- Ergobia plazatxoa
- Ermañan Berri bidea
- Inaxio Berasarte ibilbidea
- Ioltza bidea
- Iparralde bidea
- Juangitenea plaza
- Kale Nagusia 2-10 eta 74-96
- Kontxa Atxeberria plaza
- Landarbaso bidea
- Manixene bidea
- Mikel Arozamena bidea
- Oialume bidea
- Oiarbide bidea
- Sagardotegi zeharra
- Santio Zeharra 21-121 eta 2-132
- Txalaka pasealekua
- Tranbia ibilbidea
- Zubi-Gain pasealekua
- Zubimusu kalea

3. atala
- Amarrandegi kalea
- Apeztegi plaza
- Donosti ibilbidea 35-37
- Errekatxo kalea 1-3
- Foru Enparantza
- Joakin Maiz kalea
- Kale Nagusia 1-9 eta 12-46
- Nabarra Oñatz kalea
- Norberto Almandoz plaza
- Pelotari kalea
- Santio Zeharra 3-19
- Tomas Alba kalea 2-4 eta 9-13

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!