Txalaparta, izena eta izana

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Egun guztiko txalaparta jarduna, Hernanin. Txalaparta Jaialdia izango da ekitaldi nagusia, 17:00etan.

Gaur egun guztian txalaparta hotsak emango dio giroa Her­naniri. Txalaparta Festaren barruan, egun nagusia izango da gaur, goizean hitzaldia­rekin hasiko dena. Txalapar­tari buruzko programa infor­matikoa aurkeztuko dute Her­naniko Mu­sika Eskolan, 11:00­etan: Ttakun 3.0.
Eguerdian erromeria he­rrian barrena, Hernaniko albo­ka, dultzai­na, trikitixa eta txistu taldeen eskutik, eta txalaparta saio libreak egiteko aukera, Tilosetan. Bazkaltzera joango dira gero, eta indarrak hartzera, arratsaldeko Jaialdi Nagusirako.
Zazpi talde ariko dira arra­tsaldean, Zuaznabar eta Goi­koe­txeatarrek hasiko duten Jaialdi Nagusian. Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia, Araba, Ta­rra­gona eta Iparraldeko tal­de­ek joko dute, orden horretan, eta Hernanikoak bukatu.
Ondoren, Txalapoteoa, festa, tabernaz taberna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!