Azken urteetan bezala, maiatzaren hirugarren asteburuarekin batera, kintoen afaria eginen dute gaur Goizuetan. Eta ohi bezala, parrandako giro ederra sortuko da.
Afaria eginen duten gazteenak 1997an jaiotakoak dira eta 40 urtetik gorakoak ere elkartuko dira afaltzeko. Beraz, jende mordoxka bilduko da gaur herrian.
Egun seinalatua
Herritarrentzat, egun polita izaten da kintoena, txikitan herrian bizitakoak eta herritik joandakoak elkartzen baitira egun honetan. Askorentzat egun seinalatua izaten da.
Herriko tabernak ere beteta egonen dira. Oxeguardan adibidez, 10 kintaldi desberdin elkartuko omen dira. Umore Ona elkartea ere beteta egonen da.