Umore Onari partidu bakarra geratzen zaio aurtengo denboraldia bukatzeko. Atzo gauean jokatu zuen azkenaurreko partidua, donostiarren aurka (Kronikako erredakzioa ixtean, jokatzen ari ziren oraindik). Azken partidua etxean izanen da, Goizuetan, eta ohi bezala herritarrak animatzera gerturatzea espero dute taldekideek. Legorretaren aurka jokatuko dute, bosgarrenaren aurka. Umore Ona 11garren dago.
Entrenatzaile gabe
Egoitz Zubiri taldekideak Kronikari azaldu dio garai batean, futbol salara jokatzen zuen taldea bazegoela Goizuetan, baina desagertu eta orain dela 6 urte sortu zela talde berria. Beti jokatu izan dute Gipuzkoako ligako 3garren mailan, nahiz eta bigarrenera igotzeko aukera izan. Aurten, ordea, lasaiago ibili dira: entrenatzaile gabe, eta batere entrenatu gabe. Hala ere, liderrari irabazitakoak dira.
Taldearen helburua da, ondo pasa eta herrian giroa sortzea: «Jende asko etortzen da frontoira, giro polita sortzen da».