Zubiri lehian gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Aritz Zubirik Galarretako jaialdian jokatuko du gaur. Segurolarekin osatuko du bikotea eta Matxin VI-Aizpuru III izanen dituzte aurrez aurre. Jaialdia 16:00etan hasiko da eta goizuetarrarena laugarren partidua izanen da. Bestalde, ostegunean ere jokatu zuen partidua Zubirik. Etxeberria IVarekin jokatu zuen eta 40-32 nagusitu zitzaizkien Etxabe II eta Agirrezabalari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!