Gaur Udaberri Txapelketako partiduak jokatuko dira kiroldegiko frontoian, eta bertan izango dira maila guztietako pelotari hernaniar eta ereñotzuarrak. Bihar, berriz, Berria Txapelketako final zortzirenetako bosgarren kanporaketak jokatuko dira, kiroldegian, baita ere, 10:45etan hasita. Amurrioko 3 bikotek jokatuko dute, Andoaingo Gaztelekuren kontra kadete mailan, eta Doneztebeko Errekaren kontra jubenil eta seniorretan.