Krosa, heldu den igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Azken urteetan bezala, kros herrikoia antolatu dute Goizuetan. Heldu den igandean izanen da eta izen ematea zabalik dago. Goizueta herria inguratzen duen 3 kilometroko zirkuito bat da eta ibil­bi­dea osatzeko, 3 buelta eman beharko zaizkio zirkuitoari. Goizeko 11:00etan hasiko da lasterketa eta 16 urtetik gorakoek izanen dute parte hartzeko aukera. Aurretik, 10:30etan, 11-15 urte bitarteko neska-mutilen txanda izanen da, 800 metroko ibilbidean. Izena emateko: www.kirolprobak.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!