Bihartik hasita, Dastiren Astea antolatu dute Sagardoetxean. Hori horrela, Dasti ipuinkontalaria izango da bihar, 11:00etatik 13:30etara. Horrez gain, Museoen Eguna izango da eta goizean zehar, bisitak eta museorako sarrerak dohainik izango dira. Argazki erakusketa bat ere antolatu dute bihartik larunbatera: Sagastiak loretan eta ardiak larretan. Datorren larunbatean, berriz, Olatu Talka ospakizuna izango da eta emanaldi berezia prestatu dute.