Bidebitarteko aparkaleku txikia zentzuz aldatu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 17a

Bidebitarte poligonoaren eta Donostia ibilbidearen artean dagoen aparkalekuko trafikoa norabidez aldatu du Udalak. Orain, Bidebitarte poligonoko sarreratik sartu behar da aparkatzera eta Txingurri aldean dagoen irteeratik atera. Oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna areagotzeko egin du aldaketa Udalak. Diagonalean aparkatzen jarraituko da, baina kotxea muturrez sartu beharrean, atzeraka aparkatu beharko da. Horrela, kotxea berriro martxan jartzean, oinezko eta txirrindulariak hobeto ikusteko aukera izango dute gidariek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!