Ziklo maratoian lekua dago oraindik

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 31n, Ziklo maratoia izango da Joseba Barandiaran plazan (21:00-00:00) eta izena emateko aukera dago oraindik. Ordu eta erdiko bi txanda izango dira eta txanda bakoitzean 40 per­tsona ariko dira. Txanda bakoitza 6 euroan dago eta txanda batean bakarrik eman daiteke izena. Kiroldegian apuntatu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!