Auzokonpostako hirugarren gunea zabaldu zuen Udalak ostegunean. Hain zuzen, Arrobitxulokoa. Gune honetan, 61 pertsonak konpostatuko dituzte etxean sortutako hondakin organikoak. Etorkizunean, Arrobitxulon bigarren etxola bat jartzea ari dira aztertzen, zenbait auzotar lekurik gabe geratu baitira. Gune berri honekin, 628 dira konposta egiten duten herritarrak. Udalak azaldu du, gero eta eskaera gehiago jasotzen ari dela eta gune gehiago non jarri aztertzen ari dela. Herritarrei dei egiten die ekimenean parte hartzeko.