3 hernaniar gaur, Gipuzkoako bolari onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 17a


Altzan bilduko dira gaur, urteko egun haundienean, Gipuzko­a­ko 26 bolari onenak, Gipuz­koa­ko txa­pela eskuratzeko asmoz. Tar­te­an izango dira 3 hernaniar: Rosa Mª Santos, Antonio Miner eta Mi­guel Burugain. Aurreko txapelke­ta­tan emaitza onenak lortutako bolariak biltzen dira txapelketa honetan, eta egun bakarrean jo­katzen da. Bi tiraldi izango dira; goizeko 09:00etan lehenengoa, eta 11:00etan bigarrena. Bost one­nek aukera izango dute Eus­kadiko Txapelketa joka­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!