Amsterdamen gaur, 3 hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00


Basque Country 7 izeneko taldea Amsterdameko Torneoan izango da asteburu honetan, 7ko errugbi olinpikoan jokatzeko. Talde hori osatzen duten jokalarien artean Hernaniko 3 jokalari izango dira: Aritz Otaegi, Igor Etxeberria eta Iñaki Leonet. Bestalde, datorren asteburuan Pariseko Txapelketa Unibertsitarioa jokatuko da, eta mutilen taldeaz gain, neskenak ere hartuko du parte. Bertan ere hernaniarrak izango dira: Amaia Erbina, Enara Cacho eta Olaia Auzmendi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!