Kantu-afarira joateko, txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Ikastolako irakasle eta guraso talde batek kantu-afaria antolatu du maiatzaren 30ean. Petritegi sagardotegian izango da, sagardotegiko menua, arrainarekin. Txartelak salgai egongo dira ikastolako sarreran, astelehenetik ostegunera (16:30-17:00). Prezioa: 35 euro. Kantuan aritzea gustoko dutenei animatzeko dei egiten diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!