Juan Mari Mariezkurrena atxilotu dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Atzo arratsaldean ertzaintzak Juan Mari Mariezkurrena hernaniarra atxilotu zuen, Auzitegi Gorenak jarritako 7 urte eta erdiko kartzela zigorra betearazteko. Josune Balda eta Jose Camachorekin batera atxilotu zuten Mariez­ku­rrena, 2010ean, eta gaur egun hiru hernaniarrak kartzelan daude. Kronikara bidalitako pren­tsa oharrean, Hernaniko Ezker Abertzaleak gogor salatu du Mariezkurrenaren atxiloketa. «Mobilizatzeko deia luzatzen diegu hernaniar guztiei, era guztietako errepresio ekintzak gelditu behar dutelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!