Errekor berria jarri dute bizkaitarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Giro ederrean joan zen ostegunean San Isidro eguna. Mari Karmen Ostolaza eta Joxe Mari Imaz baserritarrak omendu zituzten.

Urtero bezala, herriko baserritarrak omentzeko, festa antolatu zuen Goldeak ostegunean, San Isidro egunean. Giro ederrean joan zen, eguraldia lagun, eta errekor berri bat ere lortu zen idi deman. Bizkaiko Iñigo Aurrekoetxea­ren idi pareak 42 plaza eta 2 zinta egitea lortu zuen, harri haundiarekin, hau da, 3.200 kiloko harriarekin. Orain arte­ko marka 39 plazatan zegoen, Erandioko Josu Arteagoitiaren idi pareek egina. Ostegunean, Kanta­bria­ko Antonio Cotareloren idi pareak ere izan ziren lehian, baina ezin. 36 plaza egin zituzten. 

110 lagun bazkaltzen
Urtero baserritar zaharrenak omentzen ditu Goldeak eta oraingoan, Mari Karmen Osto­laza eta Joxe Mari Imaz senar-emaztek izan dira omenduak. Bazkarian jaso zituzten oroigarriak. Denera, 110 lagun elkartu ziren. Andoni Egaña eta Sebas­tian Lizaso bertsolariak ere bertan aritu ziren giroa alaitzen. Aurretik, trikitixa, prozesioa, barazki erakusketa, hamaiketakoa eta idi proba izan ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!