Pop rock topaketa izan zen aurreko astean eta gaur, Eiraren emanaldia eta ate irekiak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Musika Eskolak ekintza ugari antolatu ditu maiatzean zehar. Aurreko larunbatean, esaterako, pop rock topaketa izan zen Astigarragan. Gipuzkoako musika eskola desberdinetako 12 taldek hartu zuten parte. Gaur, berriz, Eira taldearen emanaldia izango da Sagardo plazan, 19:30etan. Apirilean eskaini behar zuen atzeratutako kontzertua izango da. Musika Eskolatik sortutako rock taldea da. Eta horrez gain, ate irekiak eta antzerki pedagogikoa antolatu dituzte, matrikulazioarekin lotuta. 11:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!