Disko berria kalean da: ‘Mugitu’

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Orain bi aste kaleratu du aurreneko diskoa Tximeleta plaza taldeak. Mugitu izena jarri diote. Maider Ansa musikari aranoarra da taldeko ahotsa eta diskoak salgai daudela jakinarazi dio Kronikari. 10 euroan daude Elkarren eta Aranoko Kontsejupen, besteak beste.

10 abesti
Lehendik sortutako lau abesti bazituen taldeak (Elkar­tasun hondartza, Etxerat, Lurrari lotu eta Aurrera begira). Disko honetan, beste sei berri ere sartu dituzte. Denera, 10 abestiz osatutako diskoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!