Urbieta kalea lorategi bihurtuko dute gaur, Lore eta landare azoka bereziarekin. Beste hainbat herritan ibili eta gero, gaur Hernanira iritsiko da, lehenengo aldiz, Behemendik bultzatutako azoka berezi hau.
Gipuzkoako 9 produktore eta Hernaniko Mendi Lore denda izango dira azokan. Aukeran izango dira, garaiko landareak, zuhaixkak, landare apaingarriak, landare aromatikoak, sukaldean erabiltzeko landare eta loreak, bonsaiak, kaktusak, fruitu txikien landare ekologikoak, lore lehorrak, hazi ekologikoak, neurri txikiko paisajismoa, medikuntza naturala, kosmetika produktuak... Mendi Lore dendak, bere aldetik, orkideak ekarriko ditu, orkidea aukera zabala, hain zuzen ere, propio gaurko egunerako prestatu duena.
Haurrentzako tailerrak eta jolasak ere jarriko dituzte, 09:00etatik 14:00etara.