Ibarra aurrez aurre, eta 3.000 euro jokoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Emarrik giza-proba apustua dauka gaur 22:00etan, Aian. Ikuskizun ederra izango da.

Astigarragako Emarri taldeak eta Ibarrako taldeak giza-proba apustua egin dute, eta 3.000 euro daude jokoan. Gaur izango da 22:00e­tatik aurrera, Aiako probalekuan. Aurrez, 20:00e­tan izango da pisaketa.
Zortzi emakume, zortzi emakumeren aurka ariko dira, 550 kg-ko harriarekin. Hamar minutuko bi txandatan, zeinek plaza gehiago egin izango da lehia. Tartean, beste hamar minutuko atsedena izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!