Aniztasunaren inguruan ekintza ugari izango dira datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Aniztasunaren Astea antolatu du Udalak, datorren astean zehar. Astelehenean hasita, erakusketa mugikorra egongo da ikusgai herriko tabernetan: Ikatza, Zipotza, Bukoi, Txiki, Ekaitz, Robin...
Horrez gain, aniztasunaren inguruko dokumentalak ere emango dituzte: Balta Txuria, Balta Berdea eta Gu, jatorri anitz, herri bat.

Nazioarteko janariak
Egun nagusia larunbata izango da. Umeentzako jolasak, kon­tzertuak eta janari probaketa antolatu dituzte. Herrialde desberdinetako musika eta janariaz gozatzeko aukera izango da.

EGITARAUA
Astelehenetik larunbatera
Erakusketa mugikorra tabernetan.
Maiatzak 20, asteartea
18:00 Balta Txuria, Balta Berdea dokumentala, Jubilatuen etxean.
Maiatzak 21, asteazkena
18:30 Balta Txuria, Balta Berdea dokumentala, Gaztelekuan.
Maiatzak 22, osteguna
19:00 Gu, jatorri anitz, herri bat dokumentala, udaletxean.
Maiatzak 24, larunbata
Goizean, (12:00-14:00):
- Xagu Xar-Jolas Berri eta kontzertuak (Musika Eskola, bolibiarrak, errumaniarrak).
- Janari probaketa: Kolonbia, Nikaragua, Argentina, Errumania, Sahara, Peru....
- Proiektuaren erakusketa.
19:00-21:00, Bossa Kolektive.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!