Konpostadorak eskatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Mendialdea Mankomunita­teak sentsibilizazio kanpaina bat dauka martxan, konpostajea bultzatzeko, eta Joseba Sanchez Vermicaneko teknikariak hitzaldi informatiboa eman zuen

Aranon, aurreko astean.
Aranon, organikoa eta errefusa batera biltzen dira kontenedore berdean. Eta Europako legeari jarraituz, lan asko dagoela egiteko azaldu zuen Sanchezek. Organikoarekin lotuta, Aranorentzat egokiena, konposta egitea litzatekeela nabarmendu zuen. Honako datuen berri eman zuen: «121 biztanle daude erroldatuta Aranon eta denera, 85 etxebizitza daude. Etxebizitza gehienak familia bakarrekoak dira, konpostagailua jartzeko egokiak. Urtean, Aranon, 11-12 tona hondakin organiko biltzen dira. Hauek, kontenedore berdean jasotzen den %45a osa­tzen dute. Aranora hondakina biltzera joateko kilometro asko egin behar dira eta hondakin organikoa herrian bertan ku­deatuko balitz (konpostajearen bidez), arazoaren zati haundi batekin bukatuko litzateke, eta merkeagoa litzateke. Udalerri­an sortzen den organiko guztia konpostatzeko, nahikoa izango litzateke etxeko konpostagailuak banatzea eta 2-3 auzoko konpostagune ja­tzea. Onura guzti hauetaz apar­te, kalitate haundiko on­garri organikoa lortuko litzateke, udalerrian bertan erabiltzeko».
Konpostajearen uste okerrei buruz ere aritu zen Ver­micaneko teknikaria eta oso erraza dela azpimarratu zuen.

Mendialdera edo Udalera deitu
Konpostadorak Mendialdea Mankomunitateak jarriko ditu eta horretarako herritarrek eskaera egin behar dute. Mendialdera (948 51 04 44) deitu dezakete edo Udalera (948 51 40 45). Udaletik jakinarazi dute, ahalegina egingo dela konposta zer den ahalik eta ondoen azaltzeko eta informazio argia emateko. Edozein zalantza izanez gero, bertara deitzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!