Astigartek erakusketa antolatu du gaur, ikasturtean zehar ikasleek egindako lanak erakusteko. Goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da, Joseba Barandiaran plazan. Horrez gain, umeentzako tailer irekia izango da.
Telleria, jubilatu
Luis Telleria irakaslea jubilatu egingo da 35 urteren ostean, eta bazkari bat egingo dute, ikasle ohiak ere elkartuz. Datorren ikasturtetik aurrera, Maite de Cruz izango da irakasle berria.