Giza-katearen simulakroa egingo dute gaur, jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

18:00etatik aurrera, metroak eta kamisetak erosteko aukera izango da, umeentzako tailerrak, bideo emanaldia... Joseba Barandiaran plazan.

Gure Esku Dago Astigarragak herri jaialdia antolatu du gaur, Joseba Barandiaran plazan. 18:00etatik aurrera, metroak eta kamisetak erosteko aukera izango da, umeentzako tailerrak egongo dira, bideo emanaldia... Eta bukatzeko, giza-katearen simulakroa egingo dute.

Autobuseko txartelak
Ekainaren 8ko giza-katera autobusean joateko gomendatzen dute antolatzaileek. Txartelak dagoeneko salgai daude 10 euroan, metroak dauden tabernetan. Autobusa 09:00etan aterako da Joseba Barandiaran plazatik eta 18:00ak aldera izango da buelta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!