Baratzetara bisita gidatuak egiteko aukera izango da gaur, eta azoka, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Bisitak, eliza atzeko baratzetik hasiko dira. Goizez, 10:00etatik 13:00etara izango da aukera. Zortzi mota desberdin behintzat erakutsiko dituzte. Bihar, berriz, egun nagusia izango da. Azoka eta sukaldaritza lehiaketa antolatu dituzte.

Bertako ilarra bultzatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Baratz elkarteak egun hauetan. Gaur, esaterako, bisita gidatuak antolatu ditu baratzeetara (10:00-13:00). Eliza atzeko baratzatik abiatuko dira bisitak. Bertan, 8 mota ilar jarri dituzte: Maravilla, Principe Alberto, Rondo, Lincoln, Kelvedon, Precovil, Dulce Pro­ven­ce, eta Roi de conserves.

Euskal produktuen azoka
Egun nagusia bihar izango da eta aurreko urteetan bezala, azoka antolatu dute. Euskal produktuez osatutako 20 postu jarriko dira Foru plazan (10:00-14:00). Jokuak ere egongo dira.

Ilar sukaldaritza lehiaketa
Herritarrek sukaldaritzan duten abilezia erakusteko aukera ere izango dute bihar. Ilar sukaldaritza lehiaketa antolatu dute (10:00-11:00). Binaka hartu behar da parte. Osagaiak eta sukalderako material guztia antolatzai­leek jarriko dute. Osagaiak: 1/2 kilo ilar (aletu ga­be), 200 cl oliba olio, gatza, ura, 100 g hirugiharra, tipula 1, bara­txuri freskoa eta 2 arrautza. Izena emateko: 943 33 50 72/943 33 50 64 edo baratzelkartea@gmail.com.

Hernaniko Musika Bandaren emanaldia, bihar
Musika ere izango da bihar azoka girotzeko. Izan ere, Hernaniko Mu­sika Bandak emanaldia eskainiko du, Foru plazan. Eguerdi partean ariko dira, 13:00etatik aurrera. Udalak antolatu du kon­tzertu hau eta Baratz elkartekoek gustora hartu dute ekimen hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!