Ostegunean, San Isidro eguna ospatu zuten Zamalbide-Bentak auzoan eta asteburuan jarraituko dute festarekin. Gaur, Umeen eguna izango da eta txikienei zuzendutako ekintza ugari izango dira: jolasak, bazkaria, puzgarriak, apar festa, txokolatada...
Umeak izango badira ere protagonista, helduek ere izango dute zerekin gozatu. Besteak beste, afari herrikoia egingo dute.
Bihar, berriz, Jubilatuen eguna izango da eta azpimarratzekoa da arratsaldean antolatu dute pelota festa. Aurretik, jubeniletan partidua izango da eta ondoren nagusiak ariko dira. Tartean, Mikel Goñi.
EGITARAUA
Gaur - Umeen eguna
10:30-13:30, Haur jolasak eta tailerrak Perurenako frontoian.
13:30, Haur bazkaria Auzolan elkartean.
14:30, Puzgarriak Perurenako frontoian.
15:30, Apar festa frontoiaren kanpoko aldean.
16:00, Mus Txapelketa Auzolan elkartean.
17:00, Txokolatada bizkotxoekin.
20:30, Afari herrikoia, Modestoren musikak girotuta. Txartelak salgai: Zamalbide, Frantxilla Zaharra edo 637 781 772/656 765 482 telefonetara deituta.
Bihar - Jubilatuen eguna
12:00, Meza.
13:00, Salda eta bertsolariak eliz atarian: Millan Telleria eta Beñat Lizaso.
14:00, Jubilatuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua Auzolan elkartean.
18:00, Pelota festa. Sarrera, 8 euro.
- Jubenilen partidua: Fernandez-Arzallus (Errenteria)/Jauregi-Arzallus (Oiartzun).
- Ondoren: Mikel Goñi-Aranburu/Jauregi-Urruzola.