Ereñotzuko Auzo Udalak, auzo batzarra deitu du gaur 11:00etan, kultur etxean. Aurreko urtean egindako lanen errepasoa egingo dute eta, batez ere, aurtengorako dauden asmo nagusien errepasoa. Zenbait proiektu ere aurkeztuko dituzte, besteak beste, auzo-guneetako errepideko segurtasunaren ingurukoak: Fagollagako espaloien proiektua eta Ereñotzuko konkorrak. Ereñotzu 17-21 bitarteko urbanizazioaz ere ariko dira.
GAI ZERRENDA
1) Diru kontuak:
a. 2013ko balantzea
b. 2014rako aurrekontua
2) Auzo-guneetako errepideko segurtasunaren proiektuak
a. Proiektu zehatzak:
I. Fagollagako espaloiak
II. Ereñotzuko konkorrak
b. Aztertzen ari diren proiektuak
3) 2014rako gainerako proiektuen informazioa: Ereñotzu 17-21 bitarteko urbanizazioaren proiektua; GipuzkoaShare; Goikoetxeko platanondoen egoera; Ur-horniketa sarearen hobekuntzak, …