Etb 2ko saiorik ikusiena gaur Hernanira iritsiko da, Santa Barbarara hain zuzen. El Conquistador del fin del mundo saioko kideak herriz herri dabiltza, lehian, herri bakoitzeko talde baten kontra. Gaur bi proba egingo dituzte, goizean ezkutuan eta arratsaldean irekia. Arratsaldeko proba 16:00etan hasiko da, Santa Barbarako harkaitzetan, eskalatzeko paretetan.
Bi talde, zein baino zein
Elkarren kontra bi talde ariko dira, El Conquis programako kideek talde bat osatuko dute, Julen Madina kapitain dutela, eta irabaziko dutela, «ziur» dago hernaniarra, Kronikari adierazi dionez. Aurrean hernaniarrez osatutako taldea izango dute, zein zehaztu ez badute ere.
Herriz herri, Conquistour
Conquistour herriz herri dabil, eta orain grabatzen dena, udaran botako dute.