Ilar kalitateari buruz ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 16a

Solasaldi edo hizketaldi irekia antolatu dute gaur: ‘Baratzetik koilarara’. Ilar kalitatearen inguruan hitz egingo dute, ekoizle, baserritar eta sukaldariek. Bezeroek zer nahi izaten duten jakiteko interesgarria izango da. 19:00etan izango da kultur etxean.
Horrez gain, Ilar menuak jarriko dituzte gaur Astigarragako jatetxeetan. Roxarion, behintzat, izango da aukera.

Sukaldaritza lehiaketa, igandean

Igandean, azoka berezia izango da euskal produktuekin. Horrez gain, ilar sukaldaritza lehiaketa antolatu dute eta parte hartzeko izena eman behar da. Bikoteka hartu behar da parte. Antolatzaileek emango dituzte osagaiak: 1/2kg ilar, 2 arrautza, 100 g hirugihar, ura, gatza, baratxuria eta oliba olioa. Izena emateko, kultur etxean apuntatu: 943 33 50 72/943 33 50 64 edo baratzelkartea@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!