Giro ederrean ibili dira, Txino auzoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Aurreko asteburuan ospatu zituzten Txino auzoko festak. Ostiralean ekin zioten festari Julio Soto eta Xabier Lega­rre­ta­ren bertso saioarekin, Zubiondo tabernan. Mus Txapelketa ere jokatu zen. Larunbata izan zen egun nagusia. Dan­tza­ri­ek girotu zuten goiza eta ondoren, txupinazoa egin zen. Iñigo Elizegi preso goizuetarra gogoan izan zuten, besteak bes­te. Txupinazoarekin batera, berriz, dragoia atera zen kaleak girotzera. Festa berandura arte luzatu zen, bazkari, ba­karriz­keta eta kontzertuekin. Kronikak ateratako argazki eta bideoak interneten daude ikusgai. Baita Felix Loiarterenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!