Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek deituta, kontzentrazioa izango da gaur, 20:00etan, Zinkoenean. Lema: Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Senideek diotenez, euren familiarren eskubideak behin eta berriz urratzen dira, eta gizarte osoak jakin behar du hori eta mugitu, hori ez dadin gertatu.