adinekoentzat aldi baterako egonaldiak eskaintzen dira udaran, eta aurten ere izango da aukera uztailean, abuztuan eta irailean. Egonaldi horien helburua da, adineko horiek zaintzen ari diren familiek atsedenaldi bat izatea. Baldintza batzuk bete behar izaten dituzte familia horiek, eta aurrez izena ematen denean aipatu behar izaten dira eskatutako datu horiek.
Informazio gehiago nahi duenak, Hernaniko Ongintzan.
Izenematea, bihar
Segun eta noiz egin nahi den egonaldia, apuntatzeko epea ere aldatu egiten da. Uztailean egonaldia egin nahi dutenek, adibidez, mugitu beharra daukate, bihar delako izena emateko azkeneko eguna. Abuztuko egonaldia nahi dutenek egun batzuk gehiago dituzte, maiatzaren 30era bitarte. Azkenik, irailean nahi dutenek, ekainaren 13ra arte daukate aukera. Deitu: 943 55 78 54.