Musika eguna izango dugu bihar Hernanin. Txalaparta hotsez gain, arpa kontzertua eta musika gregorianoa izango dira entzuteko moduan. Arpa kontzertua Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko ikasleek emango dute, 20:00etatik aurrera. Guztira 15 kanta joko dituzte, eta tartean izango da Onintza Albeniz hernaniarra, 4garren kurtsoan ari dena. Hiru kanta joko ditu Albenizek, berak bakarrik.
Donostiako kontserbatorioko ikasleak izango dira bihar, eta tartean Onintza Albeniz.
Gregorianoa, Agustinetan, ‘Hernanik 1000 urte’ bisita gidatuaren barruan
Hernani Errotzenek antolatuta, bihar Hernanik 1000 urte bisita gidatua izango da Hernanin. Gaiarekin interesatuta, Donostiako Ereski abesbatzak kontzertu Gregorianoa emango du nahi duenarentzat, Erdi Aroko kantekin. Agustinetan izango da, 20:00etan.