Sona haundia dauka Hernanitik Leitzara egiten den urteroko ibilaldiak. Dagoeneko 55 urte badira irteera egiten dela, eta aurten ere izango da, ekainaren 1ean. Abiatu 05:00etan, Leitzara iritsi eta han dutxatu eta bazkaria Berastegiko Arregi jatetxean. Edozein joan liteke, aldez aurretik Elur Txorin apuntatuta.