‘Hutsun’ taldeak ekingo dio festari, txalapartaren lehena eta oraina erakutsita

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 16a

Txalapartaren historia eta gaur eguneko joerak ikusi eta entzun ahal izango dira gaur, Hutsun taldearen es­ku­tik, eta bi eguneko jaiari hasiera ema­teko. Hutsun taldeak kontzertu didaktikoa ematen du, entzuleek ideia bat egiten dute zer zen txalaparta lehen eta zer den orain. Zergatik sortu zen txa­laparta, noiz, non sortu zen... egur ezber­di­nak, eta egurra ez diren ma­terialak... ikuskizun entrete­ni­garria, 19:30etatik aurrera, Biterin. Sarrerak, 6 euroan.

Eta gauean... Party Aparta
Parranderoenentzat, gaur gauean Atxurren izango da txalaparta giroa. Bi DJ musi­ka jartzen, eta txala­parta bat hutsik egongo dira, nahi duenaren eskura. Festa irekia da, 00:00etatik aurrera, Txa­la­parta Party Aparta.

Ttakun 3.0 eta txalapoteoa
Eta festaren egun haundiena bihar, beti bezala, goizetik gauera. Goizeko 11:00etan Musika Eskolan aurkeztuko dute programa informatiko bat, txalapartarako molda­tua: Ttakun 3.0. Eguerditik aurrera, erro­me­ria eta txalaparta librea Her­naniko kaleetan, eta batez ere Tilosetan, azoka txiki bat eta guzti. Herri bazkaria dute ondoren, eta arratsaldeko 17:00etatan, Jaialdi Nagusia, Zuaznabar eta Goikoetxea familiekin hasi eta beste zazpi taldek joko dute.
Ondoren, Txalapoteoa. Aur­ten lehenengo aldiz, tabernaz taberna, txalaparta joaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!