Goiz pasa ederra, baserritarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 15a

Meza izango dute goizeko 11:00etan hasita, eta ondoren pelota partiduak. Momentuko pelotari onentsuenak ikusi ahal izango dira: neskak, paleta gomaz, eta ondoren mutilak eskuz.

San Ixidro da gaur, baserri­ta­rren eguna, eta Hernaniko baserritarrek beti bezala festa egingo dute. Goiz pasa izango da, eta horretarako prestatu dira lehendabizi, meza eta ondoren pelota partiduak.

Meza, San Joan Bataiatzailea parrokian
Goizeko 11:00etan meza izan­go dute, San Joan Bataia­tzai­lea parrokian. Meza ondoren, bi pelota partidu, Hernanin gaur egun dauden pelotaririk onentsuenak ikusi ahal izan­go dituzte, 11:30etatik aurrera. Palaz ariko dira elkarren kontra, Jauregi eta Goikoe­txea batetik, Tijero eta Ira­zustabarrena bestetik. On­doren, eskuz binaka ariko dira: Arrieta eta Aizpitarte batetik, eta Ojuel eta Lizeaga bestetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!