Kartelak presentatzeko azkeneko eguna, datorren astelehena

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 15a, 02:00

Kaxko elkarteak kartel lehiaketa bat antolatu du, eta astelehenean entregatu behar dira lanak, beranduenez. Kartel horrek dei egin behar die herritarrei eta bisitariei Kaxkoa garbi mantentzera. Irabazleak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100 euro. Kartelek lema hau behar dute: ‘Kaxkoa txukun-txukun’, ‘Kaxko garbia, zergatik ez?’, ‘Zure herria maite baduzu zaindu’.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!