Orokorrean turistei eta zehatzago enpresei eskaintzen zaie esperientzia, San Fermin jaiak barrutik ezagutzeko, eta entzierroetako esperientzia ezagutzeko. Modu ludikoan erabili liteke eskaintza baina baita enpresetako talde dinamikarako ere, Team Building gisara.
Madina: «Entzierroak erakutsi ditzake enpresarako oinarriak: aurreko lana, momentukoa eta ebaluazioa»
Hau da, Spaintastic enpresak leku berezia egin dio Julen Madina hernaniarrari, turismoa erakartzeko eskaintzen artean. Atzo prentsaurrekoa eman zuten Donostiako Astoria 7 Hotelean, eta bertan hitz egin zuten Spaintasticeko arduradunek, eta Madinak.
Entzierroa eta enpresak
San Ferminak ezagutzeko zazpi aukera eskaintzen ditu Spaintastic eta Madinaren arteko elkarlanak. Esanguratsuena, enpresei egiten zaiena. Madinak azaldu zuen: «Aurrez prestatzea, momentuko egoeran erabakiak hartzea eta ondorengo ebaluazioa. Hirurak dira bai entzierroetan eta bai enpresetan egiten direnak. Nik ariketak prestatzen ditut, ez birtualak, baizik praktikoak, baina entzierroetan sartzeraino iritsi gabe». Zezen Ganadutegiak ezagutzeko aukera, Iruñea ezagutzeko aukera, Tutera edo Tafallako entzierroak...