Komertzio txikiek aukera polita daukate datorren maiatzaren 20tik aurrera, euren intereseko zortzi kurtso praktiko jasotzeko, erabat dohainik. Besteak beste, merchandisinga, errentagarria izan litekeen merkatua, marka bat sortzearen artea...
Aurten landuko duten gai nagusia: ‘Negozio eredu berriak eta ideia berriak’.
Kurtso horiek eta beste hainbat aukeran izango dira aurten, Euskal komertzioaren topaketen barruan. Izan ere, komertzioen topaketak maiatzaren 20an hasiko dira, Donostian, eta aurtengo gai nagusia honakoa: Negozio eredu berriak eta ideia berriak. Gai horren inguruan ariko dira merkatari txikiak, batez ere, beraiei begira egindako topaketak baitira. Merkatuan ikusi litezkeen tendentzia berriak aipatuko dituzte, eta arrakasta izan dutenak.
Zortzi aukera
Topaketa eta kongresuaz gain, zortzi kurtso emango dira: Merchandisinga, produktua saltzeko bultzada gisa; errentagarriak diren espazioak; innobazioa, bertatik bertara; joera berriak; marka propioa sortzeko abildadeak; neuromarketinga, bezeroaren inkoszientea ezagutzea; hitzik gabeko komunikazioa; azkartasun emozionala entrenatu... Informazioa: 943 33 30 49.