Lore eta landare azoka, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Gipuzkoako 9 landarezale eta Hernaniko Mendi Lore dendak parte hartuko dute, Hernaniko lore eta landareen feria berezian. Larunbatean, 09:00etatik 14:00etara, Urbieta kalean.

Loreak eta landareak maite dituztenek 10 postu dotore aukeran izango dituzte la­run­batean, Urbieta kalean. Lan­dare eta lore azoka be­re­zia Donostialdeako herrietan dabil, eta larunbatean Her­nanin izango da, 09:00etatik 14:00etara.
Behe­men­dik eta Landare Azoka tal­deak antolatu dute, Hernaniko Udalaren lagun­tza­rekin, eta atzo aur­keztu zu­ten Nere Borda parke bo­ta­nikoan. Bertan zen Herna­ni­ko Mendi Lore denda ere, azoka honetan parte hartuko baitu, hain justu.

Aukera: landareak, zuhaixkak, dekorazio loreak, orkideak, lore lehorrak, hazi ekologikoak, jateko loreak, bonsaiak, kaktusak...

Denek azpimarratu zuten azoka tematiko hauek au­kera polita direla zuzenean saldu ahal izateko, eta pro­duktoreak ezagutzeko.

85 metroko ‘lorategia’
Behemendik bultzatzen du azoka hau eta Gipuzkoako lan­dare produzitzaileak el­kar­tzen ditu. Elkarren kon­pe­tentzia izan gabe, elka­rre­kin lore aukera zabal bat osa­tzen dute, 85 m2-ko lora­tegi bat kalean. Aukera ederra izango da: landareak, zuhaix­kak, de­ko­razio loreak, lore lehorrak, hazi ekolo­gikoak, jateko lo­reak, medi­kun­tza na­turala... Horri, herri guz­tietan bertako den­da bat elkartzen zaio. Her­na­niko kasuan, Men­di Lorek parte hartuko du, eta orkidea aukera zabal bat eramango du.
Umeentzako tailerrak eta jolasak ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!