Mailaz igo dira neskak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Mundarro La Salleko senior neskek liga nazionaleko bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Asteburuan jokatu dute Gipuzkoako ligatik mailaz igotzeko Final Fourra. Finalerdia 65-40 irabazi zioten Atletico San Sebastiani eta finala, 52-65, Bera Bera Gros taldeari, ligan zehar liderra izan den taldeari. Lara Sanchez jokalari astigartarra, Final Fourreko jokalaririk onena izendatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!