Musika, dantza eta kantuak girotutako omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Aurten ere merezitako omenaldia jaso dute 80 urtetik gorako astigartarrek. Igandean egin zieten omenaldia Astigarrek eta Gure Izarra elkarteak antolatuta. Omenduez gain, herritar ugari gerturatu zen frontoira. Bertan izan ziren meza, Astigar dantza taldearen eta Aiztondo abesbatzaren emanaldiak, txaranga... Eta bukatzeko, bazkaria, Gure Izarran. Argazki eta bideoak ikusgai hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!