Mundarro La Salleko senior neskek liga nazionaleko bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Asteburuan jokatu dute mailaz igotzeko Final Fourra. Finalerdia 65-40 irabazi zioten Atletico San Sebastiani eta finala, 52-65, Bera Bera Gros taldeari, ligan zehar liderra izan den taldeari. Lara Sanchez jokalari astigartarra, Final Fourreko jokalaririk onena izendatu zuten.