Gure Esku Dago Astigarraga taldeak aurkezpena egin zuen larunbatean. Arlo ezberdinetako herritar ugarik egin zuen bat ekimenarekin eta ekainaren 8an egingo den giza-katera batzeko dei egin zieten gainerako astigartarrei. «Astigarragari 102 kilometroa dagokio, Uharte-Arakilen. Dei egiten diegu oraindik batu ez diren herritarrei, batu daitezela. Herri honek ere baduelako erabakitzeko eskubidea. Durango eta Iruñea elkartuko ditugu eskuz esku. Etorri 102 kilometrora. Gurea da geroa; gure esku dago».
Metroak eta autobus zerrendak, tabernetan
Metroak 5 euroan daude salgai herriko tabernetan. Eta Uharte-Arakilera joateko autobusen zerrendak ere jarri dituzte. Goizeko 09:00etan aterako dira eta 18:00etan izango da buelta.
Jaialdia, larunbatean
Larunbatean, herri jaialdia antolatu dute Astigarragan. 18:00etatik aurrera izango dira: umeentzako jolasak, txalapartariak, musika, bertsoak... Eta bukatzeko, giza-katearen simulakroa egingo dute.