Txalaparta Festaren 28. edizioa ospatuko da, bi egunez. Ostiralean, kontzertu didaktikoa izango da, Hutsun taldearen eskutik. Biterin izango da, 19:30etan, eta sarrerak 6 euroan daude. Larunbatean, berriz, emanaldi artean, bazkaria egingo da Atsegindegin. Txartelak aurrez erosi behar dira: Musika Eskolan, 943 33 70 50 telefonoan edo soinuenea@soinuenea.org.