Hasteko, ilar pintxoekin poteoa

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Pintxo-potea bihar izango da. Ostiralean, berriz, ilarraren kalitateaz ariko dira solasaldi irekian.
Eta igandean, azoka antolatu dute.

Baratz elkarteak Ilarraren Eguna antolatu du hiruga­rren urtez, Udalaren lagun­tza­rekin, besteak beste. Aste­lehenean aurkeztu zuten prentsaurre­an. Bihartik igan­dera bitarte, ekintza desberdinak izango dira Astigarragako ilarra bul­tza­tzeko, eta ahal bada, sagar­doaren pare jartzeko. Andoni Gartzia alkateak eta Charo Zapiain Baratz elkarteko presidenteak baserritarren lana eskertu eta goraipatu zuten. «Gipuzkoako sukaldari­tza oso maitea da. Elikagai oso onak erabili izan ditugulako da hori; horrek asko lagun­tzen dio sukaldariari», nabar­mendu zuen Zapiainek. Ilarra­rekin hasi dira, baina aire libreko baratzen defentsan lan egitea da elkartearen helbu­rua. Hilario Arbelaitz (Zuberoa jatetxea) eta Sonia Tapia (Fron­ton jatetxea) ere aurkez­penean izan ziren. Baserrita­rrekin zuzenean lan egiteak duen garrantzia azpimarratu zuten eta baita bertako ilarra­ren kalitatea ere: «Kanpoko sukaldariak harrituta gera­tzen dira bertako ilarraren fintasunarekin».
Bihar hasiko dira ekintzak, pintxo-potearekin. Igandean, azokaz gain, sukaldaritza lehiaketa antolatu dute.

EGITARAUA - Ilar Eguna
Bihar, osteguna
19:00 Pintxo-Potea: Ilarrarekin
egindako pintxoak, Astigarragako Tabernetan. Lehiaketa izango da eta puntuak emateko txartelak egongo dira. Irabazlea, igandean jakingo da.
Ostirala
19:00 Forum irekia: ‘Baratzetik
koilarara’. Kultur etxean. Ilar kalitatearen inguruan hitz egingo dute, ekoizle, baserritar eta sukaldariek. Bezeroek zer nahi izaten duten
jakiteko interesgarria.
20:00 Ilar menua,
Astigarragako jatetxeetan.
Larunbata
10:00-13:00, Astigarragako
baratzen bisita, ilar biltze eta
aletzea. Eliza atzetik abiatuta.
Igandea
Foru plazan:
10:00-11:00 Ilar sukaldaritza
lehiaketa, bikoteka.*
10:00-14:00 Ilarra Azoka berezia: Euskal Herriko produktuak.
Jokuak eta familientzako jarduerak.
Sukaldaritza erakustaldia eta lehiaketa. Ilar dastaketa eta Hernaniko Musika Bandaren Kontzertua.
*Parte hartzeko, kultur etxean apuntatu: 943 33 50 72/943 33 50 64 edo baratzelkartea@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!