Zenbaterainoko garrantzia du komunikazioak? Osasun arloko profesionalei zuzenduta hitzaldia antolatu du bihar Inmakulada ikastetxeak. Lau profesionalek emango dute Komunikazioa eta erlazioa osasun arloan hitzaldia: Donostiako Ospitaleko Mª Jesus Goenaga anestesistak, Emergentzitako erizaina den Juanjo Grimaldosek, Erizaintza laguntzailea den Berta Alvinok eta Lorena Ramos fisioterapeutak.
«Benetako erlazio sakona sor daiteke»
Paziente eta profesionalaren arteko erlazioari buruz hitz egingo dute hitzaldian, azaldu dute, besteak beste, «errespetua eta bata bestearekiko estimua praktikan jartzeak, benetako erlazio sakon bat sor dezakeela profesional, paziente eta familien artean. Ez da bide erraza eta entrenatzea edo praktikatzea beharrezkoa da erlazioa erangikorra izatea nahi badugu».
Lau orduko saioa
Hitzaldia irekia da, osasun arloan dabilen edonori zuzendua. Lau orduko saioa izango da, bihar, Biteri kultur etxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean.