«Emakumeen partehartzea bultzatu da, berdintasunaren alde egiteko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 01:00

Mekanikako oinarrizko kon­tzeptuak ikasi eta praktika har­tzeko ikastaroa antolatu du Hernaniko Udalak. Bereziki emakumeei zuzendutako ikas­taroa da, Udalak azaldu duenez, diskriminazio positiboa egin baitu: «bilatzen da emakumeek ere parte hartzea   gizonezkoentzat jo ohi diren hainbat arloetan. Mugak gainditu nahi dira, eta bereziki emakumeen partehartzea sustatu na­hi da, euren autonomia bultzatu eta parekidetasunaren bidez pausuak eman». Ikastaroan parte hartu nahi du­ten mutilek ere, eman de­zakete izena. 

3 asteko ikastaroa 
Ikastaroaren helburua da edo­zeinek izatea aukera ko­txearekin izan ditzakeen arazoei aurre egiteko, izan gizonezko edo emakumezko. Hi­ru asteko ikastaroa izango da; astelehenetik ostiralera eman­go da, egunean lau or­duz. 3 aukera daude:  apirilaren 1etik maia­tzaren 7ra, maiatzaren 12­tik 30era, eta ekainaren 2tik 20r­a.

Izena emateko epea,ostegunera arte
Ikastaroan parte hartu nahi duenak ostegunera arte du izena emateko epea zabalik. Horretarako edo informazio gehiago lortzeko, deitu 943 55 18 08 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!